XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gazte-gaztetandikan
erritik kanpora
estranjeri aldean
pasa det denbora.

Egia, alde guzietan
toki onak ba-dira
bañan biotzak dio:
Zuaz Euskal-Errira.

Xenpelar'ei Jaungoikok eman zizkion buru argi ta bertsoetako bat-bateko etorri arrigarri ua, Iparragirre'k izan bazituan, beste Iparragirre bat izango zuan Euskal-Erria'k.

Bera izango zan apika, Euskal-Erri-izena lurreko beste erri guzien artean ezagun-azi ta goratuko zuan Olerkari nagusia.

Baña, zoritxarrez, bertsolari kaletar bat besterik etzan izan.

Edota, poesi-indar auleko olerkari erromantiku bat.

Eta noraño elduko otezan gure Xenpelar gizajoa, Iparragirre'ren eskola izan balu?.

Ez da erraz erantzutea, baño goragoko bertsolaria, ta olerkari goitarragoa izango genduala, bai, noski baño noskiago.

Nola nai dela, Xenpelar bertsolari-uts bezela epaitu bear degu, eta literatura-orrialdeetan merezi du aipamen txalogarri bat.

Elertia, bi mota edo eratakoa izan oi da: aozkoa ta idatzia.

Bi mota oietako igaliak edo frutuak ba-dute bere meritu ta balioa literaturari buruz.

Idatzitako literaturaren aberastasunak igartzen ez da ain zalla, ta idazle bakoitza garatu dan malla errez-xamar usmatu oi-degu.

Baña, aozko erri-literatura, zenbaitek ez dute aintzakotzat ere artu nai.